Edozein motatako enbalaje industrialak egiten ditugu: zurezkoak, kontratxapatuak, OSB izenekoak (orientatutako txirbilez eginiko taulak) eta neurri eta ebakidura desberdinetan, garraiatu behar diren piezetara egokitzen direnak. Biltegi propioa dugu, piezak ezin hobeto babestuta egon daitezen zamalanetan eta logistika lanetan.
Gure bezeroek eskatzen diguten egunean eta moduan entregatzeko konpromisoari zorrotz eusten diogu. Zure merkantziak kontu handiz zaintzen ditugu, enbalatze lanetatik hasi eta entregatu beharreko lekura eraman arte, multzoak nahiz unitate banaezinak direnean. Embalajes Industriales Garmendia-kook sentsibilizatuta eta konprometituta gaude ingurumenarekin, eta arlo horretan bete behar diren eskakizun legalak bete egiten ditugu. Hala, eta baliabideak modu efizientean erabiltzeko konpromisoa dugunez, hainbat ingurumen irizpide aplikatzen ditugu gure fabrikazio prozesu guztietan, inguruneari ahalik eta gutxien eragiteko asmoz. ISO 9001 ziurtagiria dugu, gure jarduerarekin zerikusia duten ingurumen faktoreak ezagutzeko eta kontrolatzeko. NIMF15 zigilua ere badugu, esportazioetan erabiltzen diren zurezko enbalajeak homologatuak direla ziurtatzen duen zigilua alegia.